

Bitartekaritza familiarra
Neurrira egokitutako programen bitartez Bitartekaritza Zerbitzu Integrala eskaintzen dugu (akonpainamendu emozionala eta aholku juridikoa) bai alderdiak bakarka, bai eta elkarrekin bideratuko diren saioetan.
Programak:
1) Komunikazioa hobetzen
Bikoteen artean edo senideen artean komunikatzeko edo elkar ulertzeko zailtasunak daudenean enpatiaz nola entzun, zintzotasunez nola adierazi eta denon beharrak zainduko dituen eskaerak nola egin landuko dugu.
2) Krisi egoeratatik elkar ulermenera
Bikotekidearekin urruntze bat eman eta mesfidantza edo tentsioa nabaria denean, lehenik norbera nola dagoen eta ze behar dituen identifikatzen ikasiko dugu. Jarraian elkarri ulermena nola eman eta bion beharrak zainduko dituen eskaerak nola egin landuko dugu.
3) Bikote izatetik lagun izatera (errespetuzko banaketak)
Prozesua:
· Saio informatiboa (elkarrekin).
· Bakarkako saioak (“Nirea ulertu”, “Zurea ulertu”).
· Saioak elkarrekin (“Elkar-ulertuz”, “Soluzioen bila” eta “harreman berria eraikiz”).
· Hitzarmen Arautzailea idatzi.
· Epaitegiko prozedura epaia iritsi arte (demanda, onespena, prozesuaren jarraipena, epaia eta lekukotzak ematea).
4) Bikote ohiarekin errespetuzko komunikazioa
Adostutako akordioak betetzen ez badira, arrazoiak ulertu eta konponbideak bilatu. Errespetuz entzun eta hitz egiteko gakoak ikasi.
5) Elkarrizketa zailetarako prestakuntza
Norbaitei zure desadostasun edo ondoeza adierazi nahi diozu eta aldi berean zuen arteko harremana zaindu nahi duzu? Aldez aurretik, role playing bitartez elkarrizketa horretan esan eta zaindu nahi duzuna nola adierazi, eta jasotako erantzun posibleen aurrean nola jokatzen ikasten lagunduko dizugu.

Aholkularitza juridikoa
Oinordetzak, Inkapazitazioak eta Tutoretzak, Hitzarmen arautzaileak…
Lehenengo bileran bezeroaren kezka ulertu eta informazioa jasoko dugu.
Ondoren, dagozkion idatziak, helegiteak etab prestatu eta behar izanez gero Epaitegira, Notaritza edota beste erakunde batera bertaratuko gara.

Justizia errestauratiboa
Norbere ekintzen ardura hartu eta kaltea jaso duenak entzumen sakona, ulermena eta min horren erreparazioa jasotzeko bide bezala ulertzen dugu.
Dialogo errestauratiboak
Miña egin duena eta miña jaso duenaren artekoa. Alde bakoitzarekin landuko da bakarkako bileretan eta ondoren, elkarrekin, espazio seguru batean eta bitartekariak gidatutako prozesu batean.
Zirkulu errestauratiboak
Miña egin eta jaso duenaz gain, beraien familiako eta komunitateko zeharkako inplikatuak. Bakarkako bilerak egingo dira eta ondoren, elkarrekin, espazio seguru batean eta bitartekariak gidatutako prozesu batean.

Formakuntza
Elkarte, eskola, lantoki eta banakako pertsonei zuzendua.
Zuen beharretara egokituko diren tailer eta hitzaldiak prestatuko ditugu.
Adb:
- Errespetuzko komunikazioa
- Gatazkak ulertu eta eraldatzeko gakoak
- Nola hitzegin eta nola entzun harremanak hobetzeko
- Enpatiaren arbolak: gatazkak eraldatzeko tresna
- Zergatik haserretzen gara?
- Harreman ezbortitzak landuz
- Entzumen enpatikoa
- Zureak inporta du – Nireak inporta du
- Bake haziak ereinez
- Arerioaren irudia landuz

Paseo Zumalakarregi, 7Bis
20400 Tolosa, Gipuzkoa
eralda.mediazioa@gmail.com
633 14 34 89 // 665 734 227